XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eurijasa hasi zuenean, korrika aterpe bila joan zen Jakobixin.

Zutik zirauen ihartutako pago zahar baten ipurdipean aurkitu zuen.

Hala ere, blai eginda eta hotzez akabatzen zegoen.

Hantxe zeuden egur-tantai batzuk pilatu zituen, sua egiteko asmoz.

Su ematera prestatu zenean:

- Pipermin kakalarri tarrapatariak! Suharria galdu ote diat orain? -berekiko esan zuen.

Egoera hartan ezin jarraitu eta gehiago bustiko bazen ere, suharriaren bila irten zen.

Noraezean, orbeltarteak aztertzen zebilela norbait somatu zuen handik gertu.

Beharbada ezezagun hark utziko ziokeen suharria.

Baina Mieloxin ikusi zuenean atzera egin zuen.

Behatz puntetan jaikita, mihura artean miatzen ari zen.

Bai, grimuak biltzen.

- Harritzekoa Mieloxin marimuturra tximist eta ostotsez inguraturik langintza ezohizko hauetan ihardutea.

Azpilanean arituko duk orain ere, maskelu lardats alahen hau.

Segika eta ezkutuka joan zitzaion gibeletik Hagin-Harriko zelai ertzeraino.